Korapiloen teoria

Korapilo tribialak.

Korapiloen teoria korapiloaren eguneroko nozioaren abstrakzioa egiten duen matematika-objektua aztertzeaz arduratzen den topologiaren adarra da.[1]

Korapilo hitza entzutean, hainbat irudi etortzen zaizkigu burura, hala nola zapata batzuen lokarriak, marinelen sokak eta abar. Irudi horiek guztiak korapiloen adibideak dira, korapiloaren kontzeptu matematikotik gertu daudenak.[2]

Muturrak itsatsi ondoren, korapilo bat kurba sinple eta itxi baten bidez irudikatzen da R3-n; edo, modu zabalagoan, inguru-espazio topologikoetan zirkunferentziaren ahokadura edo txertatuen (embeddings) bidez.[3]

  1. (Gaztelaniaz) Teoría de nudos – Enrique Gracián. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. «Korapiloak» EITB 2022-11-14 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. «Norteko Ferrokarrilla - Adimen artifiziala eta korapiloak, ikusmena hobetzeko» Zientzia.eus 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy